Martxoak 8ari buruzko batzarra egingo dute LABeko andreek gaur
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna prestatzen joateko deia egin dute LABeko emakumeek. Gaur 18:00etan sindikatuak Gernika-Lumon daukan egoitzan elkartzeko deia egin dute .Batzarrean, Emakumearen Egunak aurten planteatzen dituen erronkak zeintzu...
Batzarrean, Emakumearen Egunak aurten planteatzen dituen erronkak zeintzuk diren ikusi eta haiek landuko dituztela aitortu dute, baita egunaren diseinua bera aztertu ere.
Udalerrian eta inguruko herrietan iazko martxoaren 8a mugarria izan zela arrazoituta, egun hori prestatzen hasteko ordua iritsi dela deritzo sindikatu abertzaleko idazkaritza feministak.
Horrela, sindikatuan martxoaren 8ra begira planteatzen diren irizpideak zeintzuk diren elkarbanatu eta landuko dituzte batzarrera doazen diren emakumeen artean.
Inguruko emakumeei bertaratzeko deia egin diete.