Eskola menuetarako elikagai biltegia izango da Zugastietako eskola
BIZISARE-Busturialdeko Garapen Iraunkorreko Elkarteak eta Muxikako Udalak hitzarmena sinatu dute. Momentuz, Seber Altuberako eta Allende Salazarrerako elikagaiak gordeko dituzteMuxikako Udalak eta BIZISARE-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkarteak...
BIZISARE-Busturialdeko Garapen Iraunkorreko Elkarteak eta Muxikako Udalak hitzarmena sinatu dute. Momentuz, Seber Altuberako eta Allende Salazarrerako elikagaiak gordeko dituzte
Muxikako Udalak eta BIZISARE-Busturialdeko Garapen Iraunkorrerako Elkarteak akordioa lortu dute Zugastietako antzinako eskolan ikastetxeetako jantokietarako lehengaien biltegia jartzeko. Aitor Goldaraz alkatea eta Ainhoa Iturbe elkarteko presidentea Muxikako udaletxean bildu ziren martitzenean, Zugastietako eskolaren erabilera hitzarmena sinatzeko.«2017an elikadura sistema lokalaren ardatzari ekin genion, eta, aurten, hitzarmen honen bidez, Muxikako Udalak BIZISARE elkarteari lagako dio Zugastietako eraikina lehenengo sektoreko lehengaien biltoki gisa».
Eraikinean beharrezko hozkailu eta apalak jarriko ditu datozen egunotan elkarteak, eta, momentuz, Seber Altube Ikastolako eta Allende Salazar Eskolako menuak hornitzeko eligakagien gordailu gisa erabiliko dutela jakitera eman dute, «horiexek baitira eskualde mailan, eskola-jantoki osasuntsu, bertako eta justurako pausoa emanda daukatenak».
Baliabide naturalak
BIZISARE elkartea 2016. urtean sortu zuten, ekonomia lurraldeari lotzeko helburuagaz; hau da, jarduera ekonomikoen euskarria Busturialdea izateko asmoz osatu zuten elkartea, «jarduerak birlokalizatzeko, eskualdeko baliabide naturaletatik bizitzeko haiek xahutu barik».
Bertan batzen dira Muxikako, Eako, Ajangizko, Errigoitiko eta Nabarnizko udalak, sindikatuak, enpresak eta gizarte, kultur eta ingurumen alorreko taldeak.