Galletebeitia eta Enbeita ere Bizkaiko finalean egongo dira
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa jokatu zuten zapatuan, Lekeition, eta erabakita geratu dira abenduaren 15ean Bilbao Arenan jokatuko den finalean kantatuko duten zortzi bertsolariak. Zortziko nagusi horretan Lea-Art...
Galletebeitia bigarren sailkatu zen Berrizko finalaurrekoan, eta 503,5 puntugaz finaleko oholtzara ailegatu da. Lekeitiarra puntuazioz finalerako sailkatu den lehenengo bertsolaria izan da. Enbeitak 497,5 puntu lortu zituen Igorren, eta puntuazioz sailkatu den hirugarrena izan da.
Lekeitioko saioa
Lekeitioko finalaurrekoa Jone Uria Albizurik irabazi zuen, eta ondorioz finalean egongo da. Ibon Ajuriagojeaskoa eta Ander Elortegi gernika-lumotarrek ere Lekeition parte hartu zuten, eta 468,5 eta 462,5 puntu lortu zituzten, hurrenez hurren. Ez batak ez besteak ez dute lortu puntuazioz finalera sailkatzea.
Aipatutako bertsolariez gain, ondokoek osatuko dute finaleko kartela: Miren Amuriza Plaza, Etxahun Lekue Etxebarria, Eneko Abasolo Txabarri Abarkas eta Aitor Bizkarra Ruiz.