Desagertutako arrantzalea bilatzeko eremua zabaldu dute
Lekeitio eta Mutriku artean bila ibili ostean, bilaketa eremua Zumaiaraino zabaldu dute Gurutze Gorrikoek. Kontrakorik ezean, gaur ere bila ariko diraLarrialdi zerbitzuek domeka goizaldean Ondarroako barra musturrean desagertutako arrantzalearen bilake...
Lekeitio eta Mutriku artean bila ibili ostean, bilaketa eremua Zumaiaraino zabaldu dute Gurutze Gorrikoek. Kontrakorik ezean, gaur ere bila ariko dira
Larrialdi zerbitzuek domeka goizaldean Ondarroako barra musturrean desagertutako arrantzalearen bilaketa lanekin jarraitzen dute. Gurutze Gorrikoek HITZAri adierazitakoaren arabera, bilaketa eremua zabaldu egin dute: lehen Lekeitio-Mutriku artean zebiltzan, eta orain Lekeitio-Zumaira artean ari dira.Atzo, bosgarrez egunez ekin zioten bilaketa lanei, eta Ondarroako Gurutze Gorriko boluntarioak Lekeitio eta Zumaia arteko uretan ibili ziren bila. Migel Angel Anakabe Ondarroako Gurutze Gorriko kideak adierazitakoaren arabera, eguazten arratsaldeaz geroztik ari dira bila gune horretan. Nabarmendu duenez, marea behean dagoen uneak aprobetxatzen ari dira, harkaitzetatik hurrerago miaketa egiteko. Itsas Salbamenduko eta Ertzaintzako kideak, berriz, harutzago ari dira bila, SOS Deiakek koordinatuta.
Gurutze Gorriko boluntarioek, ohi modura, 08:00etan itsasoratzen dute Merak ontzia, eta ilundu arte boluntarioak txandaka antolatzen dira sigi-saga edo kaleka bilaketa egiteko.
Oraingoz, baina, 44 urteko arrantzale arrasatearraren bilaketak, ez du emaitzarik eduki. Kontrakorik ezean, gaur ere bilaketagaz jarraituko dute.