Bigarren eskuko azoka jarri zuten Gernika-Lumoko Merkatu plazan, zapatuan. Bitxikeriez gain, etxean erabili barik gordetako gauzak saldu, erosi edo oparitzeko aukera eskaintzen dute bigarren eskuko azokek, eta herritar asko hurbildu ziren. Arropak, jos...

Bigarren eskuko azoka jarri zuten Gernika-Lumoko Merkatu plazan, zapatuan. Bitxikeriez gain, etxean erabili barik gordetako gauzak saldu, erosi edo oparitzeko aukera eskaintzen dute bigarren eskuko azokek, eta herritar asko hurbildu ziren. Arropak, jostailuak, osagarriak, aparailu elektrokiko zaharrak, liburuak…, goiz eta arratsaldez, eskaintza zabala egon zen aukeran, merke-merke.