Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektorean aurreakordioa lortu dute
LAB, UGT eta CCOO sindikatuek adostu dute patronalagaz. Berdintasun Plana osatzeko batzordea eratzea erabaki dute. Aste honetarako egindako deialdiak bertan behera utzi dituzteBizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektorean aurreakordioa lortu dute, e...
LAB, UGT eta CCOO sindikatuek adostu dute patronalagaz. Berdintasun Plana osatzeko batzordea eratzea erabaki dute. Aste honetarako egindako deialdiak bertan behera utzi dituzte
Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen sektorean aurreakordioa lortu dute, eta, hortaz, hurrengo egunetarako aurreikusitako lanuzteak bertan behera geratu direla jakitera eman du LAB sindikatuak.11 hilabetetan hamazazpi aldiz batu dira mahai negoziatzailean sindikatuak eta patronala. Astelehen arratsaldean berriro elkartu ziren, eta aurreakordioa lortu zuten. LAB, UGT eta CCOO sindikatuak izan dira patronalagaz adostasunera iritsi direnak.
2016. urteko ekainean lortu zuten hitzarmen zaharra sinatzea, eta oraingo hitzarmenean lan baldintza duinak eskatu dituzte. «Lantegien irabaziak langileen artean hobeto banatzea eskatzen dugu, denek ikusteko lantegietako lanak soldata duinak dituela, eta sektore honetan ari diren langileek bizimodu duin bat ere lor dezaketela».
«Ezinbestekoak»
Hitzarmen berria hurrengo hiru urteetan indarrean egotea aurreikusi dute patronalak eta hiru sindikatuek. Horrez gain, langileen soldatak igotzea eta aurreko urteko KPI %25 igotzea erabaki dute. Gainera, lizentzietan hobekuntzak eskatu dituzte.
Era berean, 50 langile baino gehiago dauzkaten enpresetan Berdintasun Plana adosteko batzorde bat eratzea erabaki dute, «kategoriak aztertzeko asmoz». Sindikatu eta enpresa bateko ordezkarien arteko bileretako orduak pilatzea ahalbideratzea eta mahai negoziatzailean aurretik lortutako akordio guztiak «mantentzea» ere adostu dute.
Lan baldintza hobeak eskatzeko eta hitzarmen duin baten premia azaleratzeko lanuzteak egin zituzten joan den astean, eta gaurtik barikura bitartean ere lanuzteak egitera deituta zeuden langileak.
Deialdi horiek erantzuna eduki dutela azpimarratu dute LAB sindikatuko eskualdeko ordezkariek.