Itxura berritua dauka San Roman auzoko zelaiak
Iriste erraztasuna hobetzeko zenbait hobekuntza lan egin ditu Muxikako Udalak San Roman auzoan. Baselizara joateko bidexka bat egin dute. Halaber, aparkalekuak jarri dituzte, tartean, elbarrituentzako lekua zehaztu dute. Horregaz batera, aisialdirako e...
Iriste erraztasuna hobetzeko zenbait hobekuntza lan egin ditu Muxikako Udalak San Roman auzoan. Baselizara joateko bidexka bat egin dute. Halaber, aparkalekuak jarri dituzte, tartean, elbarrituentzako lekua zehaztu dute. Horregaz batera, aisialdirako eremua berritu dute. Zehatz esateko, umeen jolas parkean zeuden zabuak zaharkituta geratu zirenez, zabu berriak jarri dituzte, eta parkearen lurzorua egokitu dute. Atseden hartzeko lau gune ere bereiztu dituzte egurrezko mahaiekin eta jarlekuekin.