Ibilbide bi aukeran, inguruaz gozatzeko
Inguruaz eta asteburuaz gozatzeko ez dago urrunera joan beharrik. Ekoetxea Urdaibaik, adibidez, badauka ume, gazte zein helduentzako eskaintza. Gaur bertan, 11:00etatik 13:00etara, lumakelak ezagutzeko ibilbide geologiko bat proposatzen du, Mundakako A...
Inguruaz eta asteburuaz gozatzeko ez dago urrunera joan beharrik. Ekoetxea Urdaibaik, adibidez, badauka ume, gazte zein helduentzako eskaintza. Gaur bertan, 11:00etatik 13:00etara, lumakelak ezagutzeko ibilbide geologiko bat proposatzen du, Mundakako Andra Mari elizatik hasita. Biharko, berriz, bestelako proposamena dauka: edertasun handiko haranetatik igarotzen den PR-BI-180: Oma-Basondo ibilbidea egitea. Sei kilometrotako ibilbide gidatua izango da, 10:30ean hasi eta 13:30ean amaitzea aurreikusten dutena. Ibilbide biak 8 urtetik gorakoei zuzenduta daude, eta doakoak dira. Horietan parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea: 94-687 04 02 /
info.urdaibai@ekoetxea.eus.