Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria, 'Pinotxo' familia antzerki musikalean
Domekan Gernika-Lumon estreinatu zuten, eta datozen asteetan herririk herri ibiliko dira. Aktore lanak egiteaz gain, Maruri musika zuzendaria ere bada, eta Alegria zuzendari laguntzaileaGlu Glu ekoiztetxearen euskarazko familia antzerki musikala da Pin...
Domekan Gernika-Lumon estreinatu zuten, eta datozen asteetan herririk herri ibiliko dira. Aktore lanak egiteaz gain, Maruri musika zuzendaria ere bada, eta Alegria zuzendari laguntzailea
Glu Glu ekoiztetxearen euskarazko familia antzerki musikala da Pinotxo. Eta horren parte dira Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrak. Aktore aritzeaz gain, Maruri musika zuzendaria ere bada, eta Alegria zuzendari laguntzailea.Ikuskizuna domekan estreinatu zuten Gernika-Lumon, eta ondarrutarrek aurreratu dutenez, datozen asteetan herririk herri ibiliko dira.
Maitane Zalduegi-Viar da antzezlanaren zuzendaria eta koreografiaren arduraduna, testua, ostera, Galder Perezek egin du.
Beste eginkizun batzuk tarteko, Marurik eta Alegriak pertsonaia bera antzeztuko dute; txandaka ariko dira. Eurekin batera ariko diren gainontzeko aktoreak ondokoak dira: Itxaso Quintana, Jon Casamayor eta Andrea Covadonga.
Gernika-Lumon estreinatu eta gero, momentuz ondoko herrietako ikuskizunak dauzkate lotuta: Beasain, Lasarte-Oria, Sestao, Santurtzi, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Basauri, Tolosa, Sopela, Amurrio, Arrasate, Elgoibar (azaroak 11, 16:30ean) eta Eibar (abenduak 26, 17:00etan).
Taldea ekainean hasi zen entseguekin, Barakaldon, eta irailean Azkoitiko antzokian jarraitu zuten. Estreinaldia Gernika-Lumon zenez, baina, azkenengo bi asteetan han ibili dira entsegatzen.