Lea-Artibaiko nagusien elkarteko kideak Lekeition elkartu dira
Iaz egin modura, aurten ere Lekeition batu dira Lea-Artibaiko nagusien elkarteetako partaideak. Aurten 65 herritarrek parte hartu dute txangoan.Irteera bateratua urtero egiten dutela argitu dute. «Duela urte batzuk beti Lea Ibilbidean egiten genuen tx...
Irteera bateratua urtero egiten dutela argitu dute. «Duela urte batzuk beti Lea Ibilbidean egiten genuen txangoa, eta gero, kopaua herri baten edo bestean jan. Beste urte batean Berriatua-Ondarroa bidea egin genuen, eta Ondarroan kopaua jan. Iaz, baina, Lekeition egin genuen, eta jendeari asko gustatu zitzaiola eta, aurten ere han egin dugu», azaldu du Maite Zabala taldeko lehendakariak.
Itsasargiraino
Autobus geltokian batu eta saihesbidetik itsasargirainoko bidea egin zuten. Santa Katalinako pasealekutik Talaraino joan ziren, eta handik Lekeitioko jubilatuen elkartearen lokalera. Han egin zuten kopaua: «Amankomunean daukagun dirua erabiliz ordaintzen dugu».
Eguraldia lagun, irteeran parte hartu zutenak «gustura» geratu zirela esan du Zabalak. Irteera polita izaten dela eta datozen urteetan ere egiten jarraituko dutela aurreratu du.