Gurasoei seme-alaben heziketan laguntzeko hitzaldia eskainiko dute
Aulesti eta Lekeitioko Haurreskolako eta Eskola Publikoko guraso eta irakasle batzuk antolatuta, XXI. mendeko haur txikien heziketa, gurasoon erronkak hitzaldia egongo da gaur, 17:00etan, Lekeitioko Eskola Publikoko irakasle gelan. Seme-alabekin dituzt...
Hizlaria Mapi Urresti Ortiz psikologoa, sexologoa eta psikomotrizista izango da. «Urresti Kuttun aholkularitza psikopedagogia taldeko zuzendaria da, eta hainbat hitzaldi eta ikastaro eman ditu aipatutako gaiez. Horrez gain, azken urteotan Haurreskola Partzuergoko irakasleen prestakuntza bideratzen du».
Hitzaldia herritar guztiei zuzenduta dagoela azpimarratu dute programako kideek. Euskaraz izango da, eta haurtzaindegi zerbitzua egongo dela aurreratu dute.