Zientziaren Giltzak elkarteak uda osteko lehen deialdia egin du
ONDARROA // Zientziaren Giltzak elkarteak Mertxe de Renobales biokimikoa ekarriko du astelehenean, urriak 1, 18:30ean, gaur egungo bioteknologiaren eta nekazaritzaren inguruan berba egitera. Gaiari buruz sortzen diren argi-itzalak hartuko ditu hizpide ...
ONDARROA // Zientziaren Giltzak elkarteak Mertxe de Renobales biokimikoa ekarriko du astelehenean, urriak 1, 18:30ean, gaur egungo bioteknologiaren eta nekazaritzaren inguruan berba egitera. Gaiari buruz sortzen diren argi-itzalak hartuko ditu hizpide Ondarroako zientziazaleen gonbidatuak. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.