2019ko aurrekontua modu parte hartzailean lantzeko prozesua, abian
Lekeitioko Udal Gobernua 2019ko aurrekontua lantzen hasi da, eta, aurten ere, ekarpen eta proposamenak egin eta iritziak emateko aukera izango dute lekeitiarrek. Horrela, Lekeition erroldatuta dauden eta adin nagusikoak direnek ekarpenak egin ahalko di...
Herritarren iritzia jasotzeko, eskuorri batzuk banatuko dituzte. «Aste honetan Lekeitio zeure erara lelopean herritarrek euren etxeetan aurrekontuaren lanketa prozesua azaltzen duen orri informatiboa jasoko dute», azaldu dute. Eskuorri horrek prozesua azaltzen dute, eta ekarpenak egiteko atala edukiko dute.
Eskuorriak bete ondoren, udaleko edozein bulegotan aurkeztu ahalko dituzte herritarrek. Horrez gain, ekarpenak Lekeitioko Udalaren web orrialdean, parte hartzeko udal posta elektronikoan (partehartzea@lekeitio.eus) edo WhatsApp bidez 656 70 25 08 telefono zenbakira idatzita ere egin ahalko dira.
Bigarren buelta
Udal gobernuak jakitera eman duenez, herritarren ekarpenak azaroaren 5a orduko erantzungo dituzte, eta azaroaren 30ean, 2019ko behin-behineko aurrekontuak argitaratuko dituzte Udaletik aldizkarian.
Bigarren buelta bat ere edukiko du prozesuak. Aurrekontuen proposamena ikusita, herritarrek berriro ere ekarpenak egin ahalko dituzte; horretarako epea abenduaren 1etik 14ra bitartekoa izango da.
Udal gobernuak berriro ere ekarpen guztiak erantzungo ditu abenduaren 18a baino lehen, eta abenduaren 20an batzar zabala egingo dute kultur etxean, 2019ko aurrekontua azaltzeko. Azkenik, abenduaren 26an aurrekontua osoko bilkuran aurkeztuko dute.