Urriaren 2an hasiko dituzte Kamiñaldeko magaleko beharrak
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, datorren martitzenean, urriak 2, hasiko dituzte Kamiñalde magaleko lanak, UTE Kamiñaldeko zuzendaritzaren, geologo eta topografoen eta udal arkitektoen ikuskapenagaz. Aurreratu dutenez, lanek zazpi hilabete ira...
Zunbeltz Bedialauneta alkateak Kamiñaldeko mendi magaleko lanen zuinkatze akta aurreko barikuan sinatu zuen, irailaren 21ean, eta udal ordezkariek agertu dutenez, astebeteko epean lanak hasteko beharrezko materiala eroango dute Kamiñaldeko mendi magalera.
Udalak auzo batzarra antolatu du bizilagunei lanen nondik norakoak azaltzeko. Batzarrean alkatea eta zinegotziak egongo direla aurreratu dute, bizilagunen kezka edota zalantzak argitzeko. Batzarra barikuan egingo da, 18:30ean hasita, Kofradia Zaharrean.
Aurrekontuan eragina
Kamiñaldeko magaleko lanek eragina eduki dute aurtengo aurrekontuan. Inbertsioetarako «nahi baino diru gutxiago» egongo zela aitortu zuen udalak martxoan, baina murrizketak murrizketa, zerbitzuak mantentzea lehenetsi zutela adierazi zuen alkateak.