Pedalkada arrakastatsuak eman dituzte Bizikleta Astean
Herriko kaleak, Pasealekua eta Lumoko ibilbidea jendez bete ditu Bizikleta Asteak. Pedalkadaz pedalkada, zortzigarren urtez, bizikletaren erabilera bultzatu dute herritarrek, eta giro aparta sortu dute herrian.Bizikleta gainean eta pedalei emanez Bizik...
Herriko kaleak, Pasealekua eta Lumoko ibilbidea jendez bete ditu Bizikleta Asteak. Pedalkadaz pedalkada, zortzigarren urtez, bizikletaren erabilera bultzatu dute herritarrek, eta giro aparta sortu dute herrian.
Bizikleta gainean eta pedalei emanez Bizikleta Astea ospatu zuten joan den asteko eguenetik atzora arte Gernika-Lumoko herritarrek. Bizikleta protagonista izan den aste «arrakastatsuan» hainbat ekimenetan parte hartu dute ume, gazte zein helduek. Gainera, autoa gutxiago erabili daitekeela eta bizikleta oso erabilgarria dela erakutsi dute.Zortzigarren urte honetan, lehendabiziz egin zuten Lumoko Kronoigoera, eta «oso arrakastatsua» izan zela aitortu dute Aixerrotape Txirrindulari Elkartekoek: «60 gazte inguruk eta 40 nagusik parte hartu zuten zapatu- ko Lumoko kronoigoeran, eta giroa oso ona izan zen». Pasealekua eta Lumoko bidea «bete-bete» egin zirela ere aitortu dute.
Domekan, berriz, kalerik kale ibili ziren martxa txiki solidarioan. Martxa txikiak 180 familia batu zituela jakinarazi dute antolatzaileek; guztira, beraz, 450 pertsona inguru bildu ziren ekimenean.
Astea mekanikako ikasgaiekin eta jolasekin hasi zuten gazteenek Pasealekuan. Basati Biken eskutik, bizikletagaz jolasteko eta haren osagaiak ezagu- tzeko aukera izan zuten Seber Altube, Barrutialde eta San Fidel ikastolako gazteek.
Eta atzo Koikili Lertxundiren hitzaldiagaz gozatu zuten herritarrek. Elai-Alai aretoa bete egin zuten.
Antolatzaileek, beraz, aste jendetsua izan dela adierazi dute, eta antolatutako ekintzetan parte hartu dutenei eskerrak eman dizkiete, baita ere laguntzaile aritu diren norbanako zein taldeei, batez ere, Basati Bikeri.