Eder Morenok irabazi du aurtengo Aitxe Kutz txirrindulari saria
Eder Morenok irabazi zuen aurreko zapatuan jokatu zen Berriatuko 36. Aitxe Kutz saria. Kadete 1 mailako txirrindulariak 01.04.36 behar izan zituen 42,2 kilometroko ibilbidea egiteko. Gainera, XVI. Juan Luis Kanterape memoriala azken metroetako esprinte...
11 txirrindulari taldetako 48 lagunek eman zuten izena, eta 30ek amaitu zuten. «Bero handia egin zuen, eta ibilbidea bera ere oso gogorra denez, nahikoa lagunek bertan behera utzi zuten», adierazi du Ander Txakartegi Berriatuko Txirrindularitza Elkarteko kideak. Morenoren eta Llamasen atzetik, 21 segundora, Endika Solaguren (Seguros Bilbao-Ortasa) helmugaratu zen. Eskualdeko lehenengo sailkatua Egoitz Aranzeta berriatuarra izan zen. Aranzetak 01.04.57 denbora egin zuen, eta zazpigarren helmugaratu zen. Amets Alzabal berriatuarrak 22. postuan amaitu zuen, eta Udane Bilbao herritarrak lasterketa utzi behar izan zuen.