Jakoba Errekondoren aholkularitza egongo da bihar, Beheko Plazan
Errekondok Mutrikuko Merkatu Txikiaren baitan emango ditu azalpenak. Azoka 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Hurrengo Merkatu Txikia urriaren 13an egingo dela esan duteUdako azken Merkatu Txikia egingo dute bihar, 09:00etatik 14:00etara, Mutrik...
Errekondok Mutrikuko Merkatu Txikiaren baitan emango ditu azalpenak. Azoka 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik. Hurrengo Merkatu Txikia urriaren 13an egingo dela esan dute
Udako azken Merkatu Txikia egingo dute bihar, 09:00etatik 14:00etara, Mutrikuko Beheko Plazan. Herriko ekoizleen salmahaiez gain, oraingoan Jakoba Errekondo agronomo eta paisajistaren aholkularitza zerbitzua egongo dela aurreratu dute.Errekondo 11:00etatik aurrera egongo da Beheko Plazan. «Herritarrek landareen inguruan dituzten zalantza guztiak argitzeko aukera edukiko dute; lehen eskuko informazioa jasotzeko aukera edukiko dute», azaldu dute antolatzaileek.
Aholkuak emateaz gain, Errekondoren Landareak lantzen aholku liburua erosteko aukera ere egongo da. «Gida liburu horren inguruko zalantzak ere bertatik bertara argituko ditu Errekondok».
Ekoizleak
Ostera antzean, Merkatu Txikian parte hartuko duten ekoizleak ondokoak dira: Ibiri, Antia eta Ekoalboraz baserrietako kideak, Ondare, Iratxe lore denda eta Goienetxe. «Herritarrek zuzenean ekoizleengandik sasoian sasoiko produktuak erosteko aukera edukiko dute. Bertokoa eta sasoikoa jatea baino osasuntsuagorik ez dago, beraz, udalak herritarrei merkatura gerturatzeko gonbitea egiten die».
Bigarren zapatuetan
Orain arte egin bezala, bertako produktuez osatutako produktu sorta baten zozketan parte hartzeko txartelak emango dizkiete zerbait erosten dutenei. «Sortak 50 euroko balioa dauka, eta zozketa Merkatu Txikia amaitzen denean egingo da, betiko moduan, 14:00etan».
Uda sasoia pasata, Merkatu Txikia berriro ere hilabeteko bigarren zapatuetan egitera pasatuko dela esan dute udal ordezkariek. «Hala, hurrengoa urriaren 13an egingo da».