Adinez nagusientzako irteera antolatu dute Mendatan hilaren 28rako
Mendatako Udalak Busturialdeko eta Lea-Artibaiko kostaldetik egun osoko plana proposatu die adinez nagusi diren herritarrei. Uztailaren 28an, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Lekeitio eta Ondarroa bisitatzeko aukera eskaini du.Irteerara joateko aurrez izena...
Irteerara joateko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Horretarako, Idatze Etxeko dendatik pasatu edo telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 94-625 47 22 (09:00etatik 14:00etara, astelehenetik barikura) eta 94-625 72 04 (10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era, eguaztenetik domekara). Uztailaren 25a izango da izena emateko azkenengo eguna.
Irteera egunean 08:30ean irtengo dira Mendatatik autobusean. 09:30ean itsasontzia hartuko dute Bermeoko portuan, eta Mundakatik eta Elantxobetik pasatuta, Lekeitiora helduko dira. Bertan geldialdia egingo dute, pintxo potea egiteko. Ondoren, Ondarroara joango dira, eta 14:30ak aldera Beikozini jatetxean bazkalduko dutela jakitera eman dute.
Egun pasa egin ostean, Mendatara 21:30ak aldera bueltatuko direla aurreikusi dute.