Margaret Roundtree fitxatu du Gernika KESBek
Mario Lopez entrenatzaileak nabarmendu du “lanerako etika egokia” duen jokalaria dela. “Konprometitua eta lankide ona da, inplikazio osoa erakusten duena. Hasierako asmoa postu bi betetzea da, hirua eta laua. Bi postu horietan jokatzeko kalitatea dauka, eta Dia Liga ondo ezagutzen du”.
Hegaleko pibot estatubatuarra hilabetez egon zen talde gernikarrean. Hain zuzen, 2. Emakumezkoen Ligaren azken hilabetean jokatu zuen taldean, eta mailaz igotzeko kanporaketak lehiatu zituen Logroñon.
Orain dela sei denboraldi heldu zen Euskal Herrira, GDKO Ibaizabal taldera. Lointeken egin zuen denbora tarte laburraren ondoren, Ibaizabalen eta Lacturale Araskin jokatu zuen. 2016-2017 denboraldian, talde gasteiztarrean zegoela, Lointek Gernika Bizkaiaren kontrako play off-etan lesionatu zen.