Master mailako Espainiako Txapelketa lehiatu du Malagan Mikel Iriondo ondarrutarrak. Sei probatan parte hartu, eta bostean domina bat irabazi du Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko igerilariak: bizkar estiloko 50 metrokoan, 100 metrokoan eta 200 metr...
Master mailako Espainiako Txapelketa lehiatu du Malagan Mikel Iriondo ondarrutarrak. Sei probatan parte hartu, eta bostean domina bat irabazi du Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko igerilariak: bizkar estiloko 50 metrokoan, 100 metrokoan eta 200 metrokoan brontzezko dominak lortu ditu. 100 metro estiloetan eta 4?50 estiloetan, berriz, zilarrezkoak. Getxo Igeriketa Bolueko igerilariek errekorrak ere hautsi dituzte. 4?50 libreko taldekakoan Europako errekorra hautsi dute, minutu bat, 31 segundo eta 67 ehuneneko denbora eginda, eta 100 metro libreetan, ostera, 35 urtetik gorakoen Espainiako errekorra hautsi du Mikel Bildosolak, 50 segundo eta 18 ehuneneko denboragaz.