Zelaietaburun aurkitutako gorpuzkiak ehortziko dituzte bihar
2016an Zelaietaburun berreskuratu zituzten hiru gudarien gorpuzkinak hobiratuko dituzte bihar, Elgoibarko Olaso hilerriko Duintasunaren Kolunbarioan. Gogora Institutuak antolatutako ekitaldian parte hartuko dute aurkikuntza ahalbidetu zuen testigantza ...
Ahaztuen Oroimena elkarteko kideek jakitera eman dutenez, ekitaldia 11:00etan hasiko da, eta Zelaietaburuko gorpuzkinez gain, azken urteetan Aranzadi Zientzia Elkarteak lurpetik ateratako 24 pertsonen gorpuzkiak ehortziko dituzte, euretatik 21 identifikatu barik daudenak.
Ia bi urte
2016ko martxoaren 5ean eta 6an aurkitu zituen Aranzadi Zientzia Elkarteak 36ko gerrako hiru gudariren gorpuzkiak Zelaietaburuko muinoan. Zientzilariek nahikoa egoera txarrean aurkitu zituzten gorpuzkiak, deseginda, eta, beraz, itxura batean oso gaitza izango zela aitatu zuten nortzuk ziren jakitea.
Gorpuzkiak Aranzadikoen esku geratu ziren azterketak egin ahal izateko, baina Ahaztuen Oroimenakoek azaldu dutenez, aurreikusi bezala, ezin izan zituzten identifikatu. Orain, beste gudari batzuekin batera hartuko dute atseden.