Lapiko eta putxera txapelketa antolatu du Alde Zaharra Bizirik elkarteak
Txapelketa antolatzen duten hirugarren urtea da, eta zapatuan egingo dute Alde Zaharrean. 10:00etan eman beharko da izena Kabidxe Gune SozialeanAlde Zaharra Bizirik elkarteak lapiko eta putxera txapelketa antolatu du zapaturako; aurtengoa txapelketa eg...
Txapelketa antolatzen duten hirugarren urtea da, eta zapatuan egingo dute Alde Zaharrean. 10:00etan eman beharko da izena Kabidxe Gune Sozialean
Alde Zaharra Bizirik elkarteak lapiko eta putxera txapelketa antolatu du zapaturako; aurtengoa txapelketa egiten duten hirugarren urtea izango da.Parte hartu gura duten horiek zapatuan bertan eman beharko dute izena; 10:00etan, Goiko Plazako Kabidxe Gune Sozialean, eta 4 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, 08:00etan sartu ahalko dituzte gauza guztiak Alde Zaharrera.
Hiru motako indabak prestatzeko aukera izango dute parte hartzaileek: tolosarra, pinta edo nabarra eta Bizkaiko tolosarra. Indabaz gain, patatak, barazkiak, urdaia, txorizoa, odolostea, txarri produktuak, saiheskia eta behi magala jartzeko aukera ere edukiko dute. Ez da derrigorrezkoa osagai guztiak erabiltzea, baina txorizoa, odolostea eta urdaia derrigorrez erabili beharrekoak direla jakinarazi dute antolatzaileek.
Presioko lapikorik ez
Indabak lapikoan egin beharko dituzte, derrigorrez; presioko lapikoetan egindakoak kanporatu egingo dituzte. Eta, parte hartzaileek aurkeztu beharreko gutxieneko kantitatea kilo bat izango da.
13:00ak eta 13:30ak bitartean prest egon beharko dira indabak, ordu horretarako aurkeztu beharko baitira txapelketarako prestatutako lapikoak.
Parte hartzaileek kalean, jende aurrean prestatu beharko dituzte indaba lapikoak; etxetik zer edo zer prestatuta eroaten dutenak kanporatuak izan daitezke. Gasa, ikatza zein egurra erabilita prestatu ahalko dira lapikoak. Bermeon txokoa daukatenek txokoan bertan prestatzeko aukera ere edukiko dute, betiere, antolatzaileen kontrol- pean egonez gero.
Iaz 24 putxera aurkeztu zituzten, eta sari nagusia Armintzara joan zen.