Victor Kuppers izango da Ilusio Ponpak jardunaldiko protagonista
Lea Artibai Ikastetxeak motibazioa sustatzeko antolatzen dituen zazpigarren jardunaldia ospatuko da bihar. Saioa beteta dagoela azaldu dute antolatzaileekEnpresen baikortasunean eta motibazioan eragin asmoz, Jarrera Efektua izeneko solasaldia eskainiko...
Lea Artibai Ikastetxeak motibazioa sustatzeko antolatzen dituen zazpigarren jardunaldia ospatuko da bihar. Saioa beteta dagoela azaldu dute antolatzaileek
Enpresen baikortasunean eta motibazioan eragin asmoz, Jarrera Efektua izeneko solasaldia eskainiko du bihar, Victor Kuppers hezitzaile eta hizlari ezagunak Lea Artibai Ikastetxean. Zazpigarren urtez, Ilusio Ponpak jardunaldia antolatu du ikaste- txeak, eta hizlari ezaguna gonbidatu dute aurten ekitaldira. Ikastetxearen Esperantza eraikineko aretoan izango da jardunaldia, 11:30etik 13:00etara.Eindhovenen (Holanda) jaio zen, hain zuzen ere, Kuppers, baina, gaur egun, Kataluniako Camprodon herriaren eta Bartzelona hiriaren artean bizi da. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da, eta Doktorea Humanitateetan. Hezitzaile eta hizlari lanetan dihardu gaur egun, eta irakaslea ere bada Kataluniako Nazioarteko Unibertsitatean eta Bartzelonako Unibertsitatean. Horrez gain, Barna Consulting Groupeko lehendakariordea eta IESE Bussines Schooleko irakaslea ere izan zen.
Lea Artibai Ikastetxekoek azaldu dutenez, Kuppersek eskainiko duen jarreraren inguruko hitzaldiaren helburua, entzuleak poztasun, ilusio eta baikortasun gehiagogaz bizitzea eta jarrera horregaz lan egitera bultzatzea da. «Horretarako, euren motibazioa piztuko da, uneoro, solasaldian, Kuppersek iradokiko dituen hausnarketen bitartez».
Ikasleentzako saioa
Enpresetako beharginei zuzendutakoa, baina, ez da Victor Küppers-ek Lea Artibai Ikastetxean eskainiko duen saio bakarra izango. Küppers-ek azaltzen duenez, asko dira Familian irrikaz bizi izeneko konferentziak emateko deitzen dioten eskola eta hezkuntza zentroak, eta beraz, Lea Artibai Ikastetxean ere horrelako saio bat izateko aukera edukiko dute. «Bigarren saio horretan ikasleek eta irakasleek soilik parte hartuko dute, jarreretan trebatzeko jardunaldi bat izango da», azaldu dute ikastetxeko arduradunek. Saio biak jada beteta daude, eta jende asko erreserban geratu dela aitatu dute ikastetxekoek.
Victor Kuppersek ez dela jakintsu bat dio bere lanaz hitz egiterakoan, jakintsuen testuak irakurri eta ideia edota ikasgai azpimarragarrienak jendeari hela- raztea gustatzen zaiola argituz. Egiten duen lanaren bitartez, jendeari balio eta printzipio gizatiarrekin lan egitea erraztea duela helburu azaltzen du.
Victor Kuppers bezala, Elsa Punset, Alex Txikon, Alex Rovira edo Anne Igartiburu bezalako aurpegi ezagunak egon dira aurretik Ilusio Ponpak jardunaldietan. Antolatzaileek nabarmendu dutenez,euren lan esperientzian izandako oztopoak eta horiei zelan egin zieten aurre azaldu zuten, hori baita Ilusio Ponpak jardunaldien helburua: jendeari arazoen aurrean ikuspegi baikor bat transmititu eta motibazioa sustatzea.