Puntistek hartuko dituzte Mutriku, Markina-Xemein eta Berriatuko frontoiak
Euskal Ligako, Udaberri Txapelketako eta Gipuzkoako Txapelketako partidak jokatuko dituzte. Mendibarrenen Nesken Zesta Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko daZesta-punta partiduak jokatuko dira datozen orduetan Mutrikuko Miruaitzen, Markina-Xemei...
Euskal Ligako, Udaberri Txapelketako eta Gipuzkoako Txapelketako partidak jokatuko dituzte. Mendibarrenen Nesken Zesta Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da
Zesta-punta partiduak jokatuko dira datozen orduetan Mutrikuko Miruaitzen, Markina-Xemeingo Unin eta Berriatuko Mendibarren frontoietan.Bi neurketa jokatuko dira gaur Miruaitzen. Lehenengoa, Gipuzkoako Txapelketari dagokiona, Unai eta Oinatzen eta Hondarribiko bikotearen artekoa izango da, 18:00etan, eta 19:00etan, Euskal Ligakoak: Zuhaitz eta Aratz Biarritzen aurka, eta Zumaia Markina-Xemeinen aurka.
Zapatuan, berriz ere, Udaberri Txapelketa itzuliko da Miruaitzera. 12:30ean Alex eta Xabierrek Zumaiako bikotearen aurka jokatuko dute. Egun berean, baina 16:00etan, Markina-Xemeingo Unin Ekaitz eta Mikelek Gasteizko bikotearen aurka jokatuko dute; Euskal Ligako partida izango da.
Ordubete beranduago hasiko dira Mutrikun Gipuzkoako Txapelketari dagozkion partidak. Hiru neurketa jokatuko dira: Ekhi eta Aimarrek Beotibarren aurka jokatuko dute, Ametsek eta Manexek Hondarribiaren aurka, eta Unax eta Haritzek Eñaut eta Eneritzen aurka. Partidu lehiatuak izatea espero da, eta jendeari puntistak animatzera joateko deia egin diete.
Berriatuan, ostera, I. Nesken Zesta Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da.
Gaur partidu bakarra jokatuko da, 19:00etan, eta, gainera, herriko bi neskak jokatuko dute. Maialenek eta Estik osatutako bikoteak Maddi (Tolosa) eta Naroaren (Donostia) aurka jokatuko dute.
Bihar arratsaldean jarraituko dute partiduek Mendibarrenen. 16:30ean hasiko dira neurketak. Lehenengoan Uxue eta Laia gasteiztarrek jokatuko dute Helena (Durango) eta Burneren (Markina-Xemein) aurka. Bigarrenean, Uxuek eta Laiak jokatuko dute Frida zumaiarrak eta Olaia mutrikuarrak osatutako bikotearen aurka. Hirugarren partidan Ihart (Sopela)-Maddi (Markina-Xemein) bikoteak Erika eta Arai markina-xemeindarrek osatutako taldearen aurka jokatuko du. Azken partidan, berriz, Uxue eta Laiak osatutako bikotea Elaia eta Kattalin berriatuarrekin lehiatuko dira.
Nabarmena izango da Lea-Artibai eta Mutrikuko puntisten presentzia Mendibarren frontoian; hamabi puntistatik zazpi izango baitira bertokoak.