Minbiziaren Aurkako Elkarteak informazio mahaiak jarriko ditu
BERMEO // Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da domekan, eta ohi legez, egun horren harira, Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera aterako da. Hala eta guztiz ere, domekan barik, bihar egingo dute ekimena. Jakitera eman dutenez, mahai i...
BERMEO // Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da domekan, eta ohi legez, egun horren harira, Bermeoko Minbiziaren Aurkako Elkartea kalera aterako da. Hala eta guztiz ere, domekan barik, bihar egingo dute ekimena. Jakitera eman dutenez, mahai informatiboa jarriko dute Lameran, eta 12:00ak eta 14:00ak bitartean egotea aurreikusi dute, herritarrek dituzten zalantzak argitzen.