'Baserri biziari eusteko lanak' liburua aurkeztuko dute eguenean
Jose Anjel Aldai Arrillaga idazle eta kazetariak idatzitako Baserri biziari eusteko lanak liburua aurkeztuko dute datorren eguenean, Gernika-Lumoko Astran, 18:30ean hasita.Aurkezpenean idazlea bera eta EHNEren sortzaile Kepa Enbeita Ealo eta Paul Nicho...
Aurkezpenean idazlea bera eta EHNEren sortzaile Kepa Enbeita Ealo eta Paul Nicholson Solano egongo dira azalpenak ematen. Hain zuzen ere, euskal baserrien eraldaketa, kezkak eta borrokak izango dituzte hizpide.
Gaur egungo nekazaritza eta baserritarren antolaketa nondik datozen ulertzeko tresna da Baserri biziari eusteko lanak liburua. Diotenez, liburu aitzindaria da Aldaik idatzi duena
Aurkezpen ekitaldia amaitu ostean, bertaratutako guztiek Ortutik Ahorak produktu ekologikoekin prestatutako mokadutxoak dastatzeko aukera edukiko dute.