Azti eta OPPAO alturako soberakinei konbonbidea aurkitu nahian dabiltza
2019an jarriko da martxan soberakinen inguruko legedi berria Europan. Arrantzua selektiboa izateko metodoen bila dabiltza. Esan dutenez, arrantzatutako legatzaren %38 soberakina daAzti eta OPPAO elkarteak, Galiziako beste enpresari elkarte bategaz bate...
2019an jarriko da martxan soberakinen inguruko legedi berria Europan. Arrantzua selektiboa izateko metodoen bila dabiltza. Esan dutenez, arrantzatutako legatzaren %38 soberakina da
Azti eta OPPAO elkarteak, Galiziako beste enpresari elkarte bategaz batera, alturako ontzien arrantzatutako soberakinen gaiari konponbidea bilatu nahi- an dabiltza.Azti zentro teknologiko eta itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua eta Ondarroako Portuko Alturako Arrantza Ekoizleen Elkartea 2019ko urtarrilaren 1ean abian jarriko den legedi berrira moldatzeko saiakerak egiten ari dira.
Legedi horrek arrantzu soberakinak saihestea eta nahi gabeko espezieak arrantzatzea erregulatu nahi du, gaur egun arrantzatzen dutena arrantzatu ahal izateko sortzen den soberakin kopurua handia dela iritzita. Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak martxan jarritako plangintza da, progresiboki aurrera joan dena 2015az geroztik, eta ontziak «beharrezko lehorreratzea» bezala ezagututakoa egitera behartzen dituena. Soberakinak saihestea dakarren legedi berriak ontzien egunerokotasunean hainbat aldaketa sortuko dituela aurreikusten dute enpresek, eta, horregatik, aldaketa horiek eragin ditzaketen kalteak ahalik-eta gehien txikitu nahi dituzte. Egoera berri horren aurrean, Azti eta OPPAO beste elkarte batzuekin batera legedi berrira moldatzeko saiakerak egiten hasiak dira dagoeneko, legedi berrira moldatzeko aukera emango dien erreminta berrien bila. MenDes egitasmoa da martxan jarritako proiektuetako bat. Ikuspegi teknologiko eta zientifikotik legedi berrira ahal bezain laster egokitzeko alternatibak bilatzen ari dira. Lehenik eta behin, diagnosia egiten ari dira, alturako ontziek «beharrezko lehorreratzea» ezartzen denean edukiko dituzten arazoei nola aurre egin erabakitzeko.
Ikerketaren beste oinarrietako bat arrantza egiteko moduan moldaketak egitea da, beti ere legedi berriaren helburu nagusia soberakinak saihestea dela. Horrela, arrantzan egiteko moduari arrantzu hori selektiboa izateko modua nola gauzatu ikertzen ari dira, soberakinak arrantzatzea saihesteko zenbateko aukera dagoen eta arrantzatu nahi dena arrantzatzen jarraitzeko zenbateko aukera dagoen ikusiz.
Beste ikergune bat soberakinen kudeaketa da, hau da, ontzi barruan arrain soberakinekin zer egin, beti ere erregulazio berrira moldatuz eta ontziko langileen segurtasuna bermatuz.