Elkarbizitza lantzeko proposamena aurkeztuko dute gaur, Mutrikun
Herrian haur eta gazteekin lanean aritzen direnei dago zuzenduta aurkezpena. Iaz hasi ziren lanketarekin. Paco Cascon adituaren hitzaldiak ere eskainiko dituzte martxoaren 7an eta 8an mikel santisoElkarbizitza zelan landu azaltzen duen proposamenaren a...
Herrian haur eta gazteekin lanean aritzen direnei dago zuzenduta aurkezpena. Iaz hasi ziren lanketarekin. Paco Cascon adituaren hitzaldiak ere eskainiko dituzte martxoaren 7an eta 8an mikel santiso
Elkarbizitza zelan landu azaltzen duen proposamenaren aurkezpena egingo dute gaur, 19:00etan hasita, Mutrikuko Zabiel kultur etxean.Mutrikun haur eta gazteekin lan egiten duten eskola eta kirol, kultur eta aisialdi taldeetako kideei zuzenduta dago batzarra.
Iazko ikasturtean hasi ziren elkartzen herriko hiru ikastetxeetako gurasoen ordezkariak, «beharrak eta kezkak partekatzeko». Bilera horietan beharrizan batzuk antzeman zituzten, eta orduan erabaki zuten Mutrikuko Udalera jotzea, bertako ordezkariei premien eta asmoen berri emateko. Udaletxean egindako batzarretan ikusi zuten elkarbizitzaren arazoa guztiena zela, eta orduan erabaki zuten gaia lantzen hastea, eragiten duen esparrua oso zabala dela iritzita: etxea, eskola, aisialdia….
Eragile guztiak bat etorri ziren elkarbizitza lantzeko proposamen bateratu eta bera egin behar zutela, beti ere «modu proaktibo eta prebentiboan». Lehen urratsa hezkuntza arloko eragileen artean «elkarlanerako zubia» eraikitzea da, eta herritarrei zertan ari diren azaltzea.
Lanketarako ildoak
Horren harira, Paco Casconen hitzaldiak antolatzea erabaki dute udalarekin batera, berak daukan elkarbizitza eredua ezagutzeko eta aurrera begira zer egin erabakitzeko.
Elkarbizitza nola landu erabakitzeko orduan, Paco Cascon irakaslearen ideia eta proposamenek Mutrikun landu nahi denarekin bat datozela iritzi dute, eta Mutrikun elkarbizitza modu bateratuan lantzeko hitzaldiak eskainiko ditu Casconek. Kataluniarrak martxoaren 7an irakasleei zuzendutako hitzaldia eman- go du, eta martxoaren 8an, gurasoei zuzendutakoa.