Guraso elkarteko batzar orokorra egingo dute Musika Gelan
Urzabal Guraso Elkarteak batzar orokorrerako deialdia egin du barikurako. Hain zuzen, Aulestiko udaletxeko Musika Gelan jarri dute hitzordua.Iazko balantzea egingo dute, eta aurtengo dituzten aurreikuspenak zein bestelako ekintzei buruz ere berba eging...
Iazko balantzea egingo dute, eta aurtengo dituzten aurreikuspenak zein bestelako ekintzei buruz ere berba egingo dute barikuko bileran.
Hala, hartutako erabakiak berretsiko dituztela ere jakitera eman dute deitzaileek, eta betiko moduan proposamenetarako zein bertaratutakoen zalantzak argitzeko tartea ere hartuko dutela.
Musika Gelara bertaratzen direnak 19:00etan hasiko dira gai zerrendan jaso dituzten puntuak aztertzen.
Urzabal Guraso Elkarteko ordezkariek batzar orokorrera hurbiltzeko gonbitea egin dute, eta parte hartzera animatu dituzte Urregarai Herri Eskolako gurasoak.