Garbiguneak informatizatzeko proba pilotu bat abiarazi dute
Markina-Xemeingo Garbiguneak parte hartuko du Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako proban. Datuak biltzeko gailu elektroniko bat jarriko duteBizkaiko Foru Aldundiak Garbiguneak informatizatzeko proba pilotu bat abiarazi du, zerbitzuak hobetzen lag...
Markina-Xemeingo Garbiguneak parte hartuko du Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako proban. Datuak biltzeko gailu elektroniko bat jarriko dute
Bizkaiko Foru Aldundiak Garbiguneak informatizatzeko proba pilotu bat abiarazi du, zerbitzuak hobetzen lagunduko duten datuak lortzeko. Esperientzia pilotu hori hiru hilabetez egingo da, besteak beste, Markina-Xemeingo Garbigunean.Garbiguneetan web plataforma bati konektatutako gailu elektroniko bat jarriko dute, eta, hala, puntu garbi horietako langileek erabiltzaileei eta bertan utzitako hondakinei buruzko datuak jasoko dituzte.
Proba horregaz erabiltzaile mota, sartzeko ordutegiak eta erabileraren maiztasuna, jasotako hondakin kopurua eta zer motatakoak diren jaso nahi dute. Horrenbestez, Garbiguneak zuzentzeko araudia egokia den egiaztatuko da, eta instalazio horietan ematen den zerbitzua hobetzen lagunduko duten informazioa eskuratu ahalko da.
1997an Basaurin jarri zen martxan lehenengo Garbigunea. Ordutik hona, Garbiguneek bilakaera eta hazkundea eduki dutela-eta, dauden 23 Garbiguneetan kudeaketa neurri gehiago ezartzeko beharra sortu dela diote. «Herritarren zerbitzura gaude, eta, ondorioz, ahalik-eta ahalegin handiena egin behar dugu eskaintzen ditugun zerbitzuek kalitate altuena edukitzeko. Helburu horrek teknologia berriak txertatzea eta egiteko modu berriak ezartzea dakar», esan du Elena Unzueta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak.
Erabiltzaileak
Proba pilotuaren harira, Garbiguneetako langileek hiru hilabete hauetan erabiltzaileei ze hondakin mota utziko duten galdetu eta nortasun agiri txartela ere eskatuko dietela aurreratu dute. «Garbiguneetako irteerak ere erregistratu egingo dituzte».
Hiru hilabeteak pasatu eta gero, sistema lurraldeko gainerako Garbiguneetara zabaltzea aztertuko dutela esan dute. Markina-Xemeingo Garbiguneaz gain, ondoko herrietan ere egiten ari dira proba: Durango, Getxo, Mungia eta Santurtzi.