Gazteguneak jaia egin du frontoian
Lekeitioko Gaztegune zerbitzuak jaia egin zuen domekan Santi Brouard frontoian. Besteak beste, haur eta gazteek hainbat puzgarri eta jolasetan parte hartzeko aukera eduki zuten. Zehaztu dutenez, 9 urtera artekoentzako eta 9 urtetik aurrerako gazteentza...

Lekeitioko Gaztegune zerbitzuak jaia egin zuen domekan Santi Brouard frontoian. Besteak beste, haur eta gazteek hainbat puzgarri eta jolasetan parte hartzeko aukera eduki zuten. Zehaztu dutenez, 9 urtera artekoentzako eta 9 urtetik aurrerako gazteentzako ekintzak egon ziren aukeran. Hala, parte hartzaileek ondo pasatu zuten futbolin bizian, tiragometan eta bestelako ekintzetan.