Saharar errefuxiatuei laguntzeko janari bilketa ari dira egiten
Tindufeko (Algeria) kanpamentuan dauden saharar errefuxiatuei laguntzeko janaria batzen ari dira, herriko ikastetxeen laguntzagaz.Ondarroako Udalak lagunduta, 14. Euskal Herriko karabana: Piztu Itxaropena jarri dute martxan Yaalah elkartekoek, Saharako...
Ondarroako Udalak lagunduta, 14. Euskal Herriko karabana: Piztu Itxaropena jarri dute martxan Yaalah elkartekoek, Saharako Ilargi Erdi Gorriaren eta Emakumeen Nazio Batasunaren deiari erantzunez eta Sahararekiko elkartasun taldearen koordinaziopean.
Bilketa bi egingo dituzte, ikasleentzako eta gainontzeko herritarrentzako. Ikasleek euren ikastetxeetan jarriko diren lekuetan utzi beharko dute janaria; bihar dute horretarako azken eguna. Gainontzeko herritarrek bihar, zapatuan eta domekan erakusketa aretoan laga ahal izango dute janaria. Horretarako ordutegia 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Janaria batzeaz gain, argazki erakusketa bat ipiniko dutela esan dute elkarteko kideek.
Yaalah elkarteak dei berezia egin die herritarrei janari bilketan parte hartzeko eta ahal izanez gero, arroza, sardina eta atun kontserbak, patatak, azukreak, lekaleak eta konpresak eramateko.
Egoera gogorra da saharar errefuxiatuak orohar bizitzen ari direna, eta Yaalah elkarteko kideek elkartasuna behar-beharrezkoa dela azpimarratu dute aurrera egiten laguntzeko.