Angel Toñak zuzenduko du Eusko Ikaskuntzako Eredu Sozioekonomikoa atala
Zuzendaritza kargua aurten egitekoa duten kongresura begira hartu du ondarrutarrak. 'Geroa elkar ekin' lelopean, Baionan, Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Oñatin batuko dira mikel santisoAngel Toña ondarrutarra izango da Eusko Ikaskuntzako ...
Zuzendaritza kargua aurten egitekoa duten kongresura begira hartu du ondarrutarrak. ‘Geroa elkar ekin’ lelopean, Baionan, Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Oñatin batuko dira mikel santiso
Angel Toña ondarrutarra izango da Eusko Ikaskuntzako Eredu Sozioekonomikoaren talde eragileko zuzendari zientifikoa.Eusko Ikaskuntzak aurten egin beharreko kongresura begirako lanketa egiteko arloak banatu dituzte, eta horietako batean zuzendari zientifikoa da ondarrutarra. Eusko Ikaskuntzak etorkizunera begira planteamendu berri bat egin nahi du, lurraldetasuna eta gaur egungo muga administratibo-juridikoak gaindituko dituena.
Planteamendu horrek hainbat esparru jorratzen ditu, 2014an bazkideek erabaki zuten modura: euskararen etorkizuna, euskal kultura eta identitatea ekonomia arloan, eredu sozioekonomikoa eta enpresa ereduak, Euskal Herriaren artikulazio juridiko-politikoa, eta, azkenik, aurreko guztiak batzen dituena: Euskal Herriaren etorkizuna. Hori guztiori ikusmira etorkizunean jarrita egitea erabaki zuten.
2015ean erabaki zuten arlo horietako bakoitzak zein proiektu burutu behar zituen zehazki. Aurtengo kongresua mendeurrenekoa izango da, eta aipatutako alorretan oinarrituko da, nahiz eta Eusko Ikaskuntzak horrela erabakita, metodologia berri batean oinarritu.
Sei herritan
Kongresua Baiona, Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilbon ospatuko da, eta azkenengo ekitaldia Oñatin egingo da; hor emango dizkiete konponbide proposamenak aurkitutako arazoei. Duela 100 urte ere Oñatin egin zen. Geroa elkar ekin izango da aurtengoaren leloa.
Ordurako, arlo bakoitzeko taldeek beraien lanketa eginda edukiko dute. Gainera, esan dutenez, lana nahikoa aurreratuta daukate.
Taldeek egindako lanketa Liburu Berdea izenekoan aurkeztuko dute, eta hori izango da egindako batzar, mintegi eta abarretan parte hartu duten 1.000 bat lagunek talde eragileen bitartez egindako diagnostikoaren oinarria.