Xabi Irureta atezain berriatuarra Indian ari da jokatzen
Urtarrileko lehen egunetan egin zen ofiziala Xabi Iruretak Miguel Angel Portugal entrenatzaile espainiarrak Indian entrenatzen duen Delhi Dynamos taldean jokatuko zuela, hango Super Ligan. 2017ko irailaren 1ean utzi zuen bere azken taldea, Espainiako b...
Irureta min hartuta dago orain, eta ezin izan zuen domekan Bengaluru taldearen aurka 2-0 irabazi zuten partiduan parte hartu. Aurreko neurketan sarrera gogor bat egin zioten, eta min dauka hankan. Medikuek atseden hartzeko eta atzoko neurketa ez jokatzeko gomendatu zioten. Sare sozialen bidez esan du espero duela bere zelaian eta bere zaletuen aurrean jokatzera laster itzultzea.
Hurrengo neurketa Jamshepdur taldearen aurka jokatuko dute domekan, Euskal Herrian 13:00ak direnean (17:30ak izango dira Indian).