Bermeoko Udalaren Euskara Sailak antzerki tailerra antolatu du
Bermeoko Udalaren Euskara Sailak otsailean hasi eta ekainera bitartean eskainiko den antzerki tailerra antolatu du.Eneritz Artetxe aktore gernikarra arduratuko da tailerra gidatzeaz, eta izena ematen duten horiek astero batuko dira, eguaztenetan, 18:00...
Eneritz Artetxe aktore gernikarra arduratuko da tailerra gidatzeaz, eta izena ematen duten horiek astero batuko dira, eguaztenetan, 18:00etatik 20:00etara, Gizarte eta Kultura Etxean.
Juan Karlos Agirre euskara zinegotziak azaldu duenez, tailerraren helburua kultura alorreko euskarazko sorkuntza lanari bidea ematea da. Tailerrean honakoak landuko dituzte: gorputz eta ahots adierazpenak, pertsonaiak, erritmoak, bat-bateko saioak eta testuak. Hori guztia ariketa ezberdinen bidez landuko dute.
Izen ematea, Berhazen
16 urtetik gorako edozein herritarrek parte hartu ahalko du tailerrean, eta izena emateko epea zabalik dago. Interesa daukatenek urtarrilaren 31ra arte eman ahal izango dute izena Berhaz bulegoan.
«Antzerkirako zaletasuna du-enak eta komunikaziorako gaitasunak landu gura duenak aukera ederra dauka profesional on bategaz antzerki munduan murgiltzen ikasteko», esan du Agirrek. Informazio gehiago gura duenak euskara sailean edo Berhaz bulegoan jaso ahal du.