Iñigo Martinez min hartuta dago, eta ezingo du asteburuan jokatu
Iñigo Martinez Realeko jokalari ondarrutarra min hartuta dago, eta ezingo du asteburuan Bartzelonaren aurka jokatu beharreko partidua lehiatu.Realeko atzelariak min hartu zuen ezker hankan, eta astelehenean (urtarrilak 8) egindako erresonantzia magnet...
Realeko atzelariak min hartu zuen ezker hankan, eta astelehenean (urtarrilak 8) egindako erresonantzia magnetikoan 1. graduko lesioa antzeman zioten soleo giharrean.
Talde txuri-urdineko zerbitzu medikuek jakitera eman dutenaren arabera, fisioterapia tratamendua jaso eta atseden hartu beharko du Martinezek.
Zelaietara itzultzeko data zehatzik ez dute jarri medikuek, esan baitute bere itzulera lesioak daukan eboluzioaren araberakoa izango dela.
Horregatik baieztatuta dago domekan 20:45ean Anoetan jokatu beharreko neurketa jokatzerik ez duela edukiko, ligako lehen itzuliko azken neurketa izango dena, hain zuzen. Osatu bitartean, gimnasioan jarraitzen du lanean atzelariak.