Ziortza-Bolibarko KZgunean bi ikastaro eskainiko dituzte hileon
Iaz jarri zuten martxan Ziortza-Bolibarko Kulturgunean KZgunea, eta hilabete honetan eskainiko dituzte lehenengo ikastaroak.Hain zuzen ere, bi ikastaro edukiko dituzte aukeran herritarrek, eta batean zein bestean parte hartzeko asmoa daukatenek gaur du...
Hain zuzen ere, bi ikastaro edukiko dituzte aukeran herritarrek, eta batean zein bestean parte hartzeko asmoa daukatenek gaur dute izena emateko azkenengo eguna. Udaletxean izena eman behar da, 15:00ak baino lehenago: 94-616 57 27. Ikastaroak doakoak dira.
Datorren astean hasiko dira ikastaroak ematen; biak ala biak hilaren 15etik 26ra izango dira goizez, eta 20 orduko iraupena edukiko dute.
Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi ikastaroa 09:00etatik 11:00etara bitartean emango dute. Ofimatika tresnak-LibreOffice deritzan ikastaroa, ostera, 11:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da.
Egunero erabilgarri
2016ko urriaren amaieran inauguratu zuten Kulturgunea, eta herritarrek egunero daukate KZguneko ordenagailuak erabiltzeko aukera. Izan ere, 09:00etatik 21:00etara sartu daiteke bertara txartelagaz.
Ziortza-Bolibarko udal ordezkariek zein KZguneko arduradunek ikastaroetan parte hartzera animatu dituzte udalerriko bizilagunak.