Erretiratuen batzar orokorra eta omenaldia, domekan
ETXEBARRIA // Udalerriko erretiratuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du domekan, 12:00etan, jubilatuen lokalean. Elkartearen bazkide kopuruaren berri, hau da, bazkide berrien berri emango dute, eta 2017an herri mailan zein eskualdean egin dire...
ETXEBARRIA // Udalerriko erretiratuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du domekan, 12:00etan, jubilatuen lokalean. Elkartearen bazkide kopuruaren berri, hau da, bazkide berrien berri emango dute, eta 2017an herri mailan zein eskualdean egin diren ekintzak eta egindako hobekuntzak errepasatuko dituzte. Horrez gain, 2018ko proposamenak eta diru gorabeherak ere azalduko dira. Bestalde, Juanita Zelaiari omenaldia egingo diote.