Txirrindulari Elkartearen ibilbidea gogoratzeko ekitaldia, hilaren 29an
Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkartearen ibilbide osoa gogora ekarriko dute abenduaren 29an 19:00etan kultur aretoan egingo den ekitaldian. 40 urte bete ditu aurten Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak, eta ekitaldi «xume bezain polit» bategaz ...
Elkarteak jaiotzetik gaur egunera arte egin duen ibilbidea oroitu eta burutu duen lana ikusi ahal izango da ekitaldirako beren-beregi prestatu duten dokumentalaren bidez. Txirrindulari elkartekoek azaldu dutenez, aurretik filmatuta zegoena digitalizatu eta gaur egunera artekoagaz batu dute, 40 urteetako errepasoa egiten duen dokumentala osatuz.
40 urteotako errepasoagaz amaitzeko, aurten egin diren ekintzak oroitu eta aurrera begirako asmoak ere azalduko dituztela jakitera eman dute txirrindulari elkarteko kideek.
Ekitaldian, gainera, federatu nahi duenarentzat lizentziak ateratzeko bi egun zehaztuko dituztela esan dute.
Amaieran, 40. urteurrenaren harira atera duten kamiseta aurkeztuko dute, eta luntxa ere egongo da.