Lekeitioko Udalak jolas eta ipuin ez sexisten gida kaleratu du
Haurtzaroan jolasak eta jostailuek duten garrantziaz jabetuta, adin bakoitzerako egokiak diren eta hezkidetza sustatzen duten jolas eta ipuinak aukeratzeko gakoak zehazten dituen gida kaleratu du, Lekeitioko Udalak, aurten ere. Ipuin batzuk ere gomenda...
Jakinarazi dutenez, gidak Kontsumobideren diru-laguntza jaso du eta ikastetxeen bidez helarazi dizkiete familiei. «Kitto Merkatari Elkarteko kideen artean ere banatu dira eta udal eraikinetan ere eskuragarri daude».
Bestalde, horren guztiaren harira, Apika taldeak Haur jolasa ipuina antzeztuko du abenduaren 26an, 18:00etan, kultur etxeko Txitxin tokian, 4 urtetik gorako haur eta familientzat.