27. Bizkaiko Kluben Txapelketaren nesken finala hartuko du Santanapek
Aurretik finalerdia jokatuko dute; irabazlea Olatz Arrizabalaga gernikarraren kontra lehiatuko da finalean. Gautegiz Arteagako Irantzu Onaindia gomazko paletan ariko da27. Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren final gehienak asteburu honetan izango dira...
Aurretik finalerdia jokatuko dute; irabazlea Olatz Arrizabalaga gernikarraren kontra lehiatuko da finalean. Gautegiz Arteagako Irantzu Onaindia gomazko paletan ariko da
27. Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren final gehienak asteburu honetan izango dira, eta Gernika-Lumoko Santanape frontoian jokatuko dute emakumezkoen Eskuz Banakako finala, bihar arratsaldean.Horren aurretik finalerdia jokatuko dute, 16:45ean. Larrabetzuko Olarreta taldeko Nagore Bilbao eta Santurtziko Itsasalde taldeko Aintzane Ortiz lehiatuko dira. Hain zuzen, finalerdia irabazten duenak Olatz Arrizabalaga pilotari gernikarra izango du aurkari finalean.
Era berean, nesken gomazko paletaren nagusien 1. eta 2. mailetako finalak ere jokatuko dituzte. Nagusien 2. mailako finala Bakioko Alaitasuna eta Gatikako Artepe taldeen artekoa izango da. 1. mailakoan, Olarretako eta Kurene talde sopelarrako ordezkariak ariko dira zein baino zein gehiago. Hain zuzen, Gautegiz Arteagako Irantzu Idoiaga izango da Olarretako pilotaria.
El Corte Ingles Sari Nagusiko partiduak doan ikusi daitezke, eta Gernika-Lumoko Arkupe Pilota Taldeko zein Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzako arduradunek bihar Santanapen izango den ikuskizunaz gozatzera hurbiltzeko gonbita luzatu dute.
Asteburu honetan eta hurrengoan jokatuko dituzte Bizkaiko Kluben Arteko Txapelketaren final guztiak. Gernika-Lumogaz batera, Munitibar, Galdakao, Sestao, Mungia, Bedia, Orozko eta Balmaseda aukeratu dituzte finalak lehiatzeko.
Hain zuzen, asteburuan lehiatuko dira final gehienak. Esate baterako, mutilen eskuz binakakoan, 2. mailako kadeteen eta 2. eta 3. mailetako nagusien finalak hartuko ditu gaur Munitibarko frontoiak, 18:30etik aurrera.
Datorren astean, abenduaren 29an (barikua) Xisterako kadete, gazte, 22 urtez azpiko eta nagusien finalak jokatuko dituzte Markina-Xemeingo Uni frontoian, 17:00etan hasita.
Bestalde, zapatuan (abenduak 30) Bilbao Bizkaia Trinketean jarri dute hitzordua. 10:00etatik aurrera, eskuz binakako kadete, gazte eta nagusien 1. eta 2. mailetako finalak lehiatuko dituzte.
Irailean hasi zen txapelketan Bizkaiko 59 klubetako 846 pilotarik izena eman zuten.
Modalitate hauek osatzen dute txapelketa: paleta, paleta laburra, gomazko paleta, zesta punta, frontenisa, eskuz banaka, esku binaka (frontoian eta trinketean), eta kadete, gazte, 22 urtez azpiko eta senior kategorietako pilotariek parte hartu dute.