Kontzertu berezia eskainiko du Musikaiak bihar, basilikan
Lekeitioko Musikaia Musika Eskolak emanaldi berezia eskainiko du aurten ere, Gabonen atarian. Biharko 19:00etako mezaren ondoren eskainiko dute kontzertua, Andra Mariaren Zeruratzea basilikan.Musika Eskolako zuzendariek aurreratu dutenez, ia ikasle guz...
Musika Eskolako zuzendariek aurreratu dutenez, ia ikasle guztiek (5 urtetik 80 urtera arte) parte hartuko dute emanaldian, talde handi zein txikietan: musika tailerra, koral txiki, korala, saxofoi taldea, bibolinek eta klarineteek, besteak beste. Horiez gain, sortu berri den Helduen Abesbatzak ere debuta egingo duela azaldu dute.
Musikari dagokionez, Gabon kantez gain, beste musika lan batzuk ere joko dituzte ordubete inguruko kontzertuan. Leonard Cohenen Hallelujah, beste batzuren artean.
Gabon kontzertuagaz gain, Lekeitioko kaleak alaitzen ere ibiliko dira Musikaiako ikasleak egunotan. Gaur, Santo Tomas egunez, kalejiran aterako da Musika Eskolako Trikiti Taldea. Etzi, berriz, Olentzeroren kalejira alaitzera aterako dira.