Isuntzak bost domina lortu ditu
Joan den domekan Portugaleteko I. Ergometro indoor estropadan parte hartu zuten Isuntza Arraun Elkarteko neska-mutilek, eta bost domina lortuta itzuli ziren Lekeitiora. Peio Mujikak urrezko domina lortu zuen txikien mailan, eta Arkaitz Gezuragak eta Ma...

Joan den domekan Portugaleteko I. Ergometro indoor estropadan parte hartu zuten Isuntza Arraun Elkarteko neska-mutilek, eta bost domina lortuta itzuli ziren Lekeitiora. Peio Mujikak urrezko domina lortu zuen txikien mailan, eta Arkaitz Gezuragak eta Maddi Aboitizek, aldiz, brontzezkoa. Kadete mailako arraunlariek ere eraman zituzten Portugaleteko I. Ergometro indoor estropadako dominak. Marcos Chirutek zilarrezko domina irabazi zuen, eta Igor Zabalak brontzezkoa.