Umeak eta nagusiak batu ditu Gabonetako azokak
Ohi baino mugimendu handiagoa egon zen zapatuan, Bermeoko udal merkatu plazan. Bosgarren urtez, Gabonetako azoka egin zuten, eta herritar asko bertaratu zen itsasoko eta baserriko produktuak dastatu eta erostera. Beste behin, Olentzerok erakarri zuen t...

Ohi baino mugimendu handiagoa egon zen zapatuan, Bermeoko udal merkatu plazan. Bosgarren urtez, Gabonetako azoka egin zuten, eta herritar asko bertaratu zen itsasoko eta baserriko produktuak dastatu eta erostera. Beste behin, Olentzerok erakarri zuen txikienen arreta, eta haien eskariz betetako gutun ugari jaso zituen. Bestalde, Ortutik Ahora elkartearen eskutik, gaileta ekologikoak egiten aritu ziren gustura ume asko eta asko. Eta, urtero legez, Bermeoko Musika Eskolako haize taldeak, koruak eta Erroxape Emakumeen Elkarteko abesbatzak euren abestiekin girotu zuten merkatu plaza. Argazki galeria eta bideoa: www.busturialdea.hitza.eus