Markina-Xemeingo Unin agurtuko du denboraldia Xistera Zirkuituak
Euskal Herriko Zesta-Punta Eskolateko pilotarien topaketak egongo dira goizean. 18:00etan hasiko da arratsaldeko jaialdia. Aurtengo zirkuituko pilotari onenak aterako dira kantxaraXistera Zirkuituko finalak jokatuko dira bihar, Markina-Xemeingo Pilotar...
Euskal Herriko Zesta-Punta Eskolateko pilotarien topaketak egongo dira goizean. 18:00etan hasiko da arratsaldeko jaialdia. Aurtengo zirkuituko pilotari onenak aterako dira kantxara
Xistera Zirkuituko finalak jokatuko dira bihar, Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitateak. Jaialdia 18:00etan hasiko da, baina egun osoan antolatu ditu ekintzak Xistera Proiektuak.Azaldu dutenez, zapatua egun berezia izango da Xistera Proiektuarentzat. «Duda barik denboraldi ahaztezina izan da aurtengoa. Euskal Herriko zesta-punta talde guztiak daude proiektuaren barruan, eta leku ezberdinetako pilotari askok parte hartu dute. Talde horietako pilotariak izango dira zehazki biharko lehen protagonistak».
Goizean, 10:00etatik aurrera, topaketak antolatu dituzte zesta-punta taldeetako puntista gazteenentzat. Arratsaldean, berriz, zirkuituaren azken jaialdia hasiko da.
Aurtengo zirkuituko pilotaririk onenak aterako dira kantxara. Theo Etchegaray Getariako Olharroa pilota taldeko pilotariak eta Danel Mandiola Markina-Xemeingo eskolakoak jantziko dute gazte mailako elastiko gorria. Urdinez jokatuko dute, berriz, Eduardo Agirre zunaiarrak eta Aratz Mendizabal Danok Bat elkarteko mutrikuarrak.
Lehen partida amaituta, Xisterak irailean Hernanin antolatu zuen kanpusaren bideoa emango dutela iragarri dute. «Kanpusean izan ziren gaztetxoek euren burua irudietan ikusteko lehen aukera izango dute, oraingoz irudiak ez baitira eman».
Helduen mailako finala etorriko da ondoren. Alde batetik, Julen Iriondo Berriatuko eskolako etxebarritarra eta Gasteizko Edu Suso aterako dira kantxara, gorriz. Urdinez, berriz, Mutrikuko finalerdietan garaipena lortu zuten Ekaitz Mendizabal Danok Bat elkarteko mutrikuarra eta Donibane Lohizuneko Luzean pilota elkarteko Zugaitz Sallaberri. «Zalantzarik barik, zapatuan eman zuten ikuskizuna errepikatu nahiko dute mutriku zein iparraldeko pilotariek. Aurrean, aldiz, bi pilotari sendo izango dituzte; Julen Iriondok hiru jaialdi irabazi ditu, eta Edu Susok, aldiz, bi».