Geoparkeko mendien sorrera ezagutzeko ibilaldia, bihar
Ibilaldia gidatua izango da, eta aurretiaz izena eman behar da. Lau ordu inguruko txangoa izango dela aurreratu dute. 09:00etan Itziarko plazatik abiatuko diraAstelehenean Mendien Nazioarteko Eguna izan zen. Horren harira, Euskal Kostaldeko Geoparkeak ...
Ibilaldia gidatua izango da, eta aurretiaz izena eman behar da. Lau ordu inguruko txangoa izango dela aurreratu dute. 09:00etan Itziarko plazatik abiatuko dira
Astelehenean Mendien Nazioarteko Eguna izan zen. Horren harira, Euskal Kostaldeko Geoparkeak mendi ibilaldia gidatua antolatu du biharko. Parte hartzea doakoa da, baina aurretiaz izena eman behar dela esan dute; 943-19 24 52 (Debako Turismo Bulegoa) telefono zenbakira deitu edota turismo@geoparkea.com helbidera mezua bat idatzi behar da.Parte hartzaileak 09:00etan Itziarko plazatik abiatuko dira, eta ibilaldia Lasturren amaituko da. «Lasturko tabernan mokadutxo bat egingo dugu», esan dute.
Arbil mendiaren balkoian egingo dute lehenengo geldialdia. Lasturko bailara karstikotik jaitsiko dira, eta, azkenik, autobusez egingo dute buelta Itziarrera. «Aukera ezin hobea izango da Geoparkearen eraketa geologikoa ulertzeko, Andutz edota Arno mendien osatze-prozesuak ezagutzeko edota Lasturko bailara ezkutua deskubritzeko». Antolatzaileek lau orduko txangoa izango dela aurreratu dute, 6,6 kilometroko luzerako ibilbidearekin eta 269 metroko desnibelarekin.
2003. urtean Nazio Batuen Erakundeak Nazioarteko Mendien Eguna ezarri zuen. Mendiek daukaten garrantzia aldarrikatzeko aukera ezin hobea izaten da egun hori.