Bigarren garaipena lortu du Aretxabaletak, Binakakoan
Andoni Aretxabaleta pilotari markina-xemeindarrak Binakako Txapelketako bigarren partida jokatu zuen eguaztenean, Urretxuko Ederrena frontoian, Mikel Urrutikoetxeagaz, eta aurrekoan bezala, puntua eskuratu zuen bikoteak Irribarriari eta Merino II.ari 2...
Partida bikaina jokatu zuen, berriz ere, Markina-Xemeingo pilotariak, nahiz eta eskumako eskuagaz justu samar amaitu. Urrutikoetxea izan zen protagonista nagusia, eta Aretxabaletak markagailua 22ra arte eramaten lagundu zion. Urrutikoetxea eta Aretxabaleta aurretik joan ziren partida osoan, baina gogor borrokatu behar izan zuten Irribarria eta Merino II.ari irabazteko. 17 eta 14 ere hurreratu zitzaizkien urdinak markagailuan.
Aurrera
Iñigo Simon Asegarceko medikuak jakitera eman duenez, Ladis Gararzak gaixoaldian jarraituko du. Ez du zehaztu zenbat denboran jarraituko duen jokatu ezinik. Hortaz, Andoni Aretxabaletak jarraituko du haren hutsunea betetzen: «Niretzako aukera ona da, ea eskuak gogortzen ditudan».
Hamar egun izango ditu Aretxabaletak berreskuratzeko. Abenduaren 23an jokatuko du hurrengo partida Bilboko pilotalekuan, Olaizola II-Imaz bikotearen kontra.