Martitzeneko ONCEren kupoiak 350.000 utzi ditu Markina-Xemeinen
Miguel Angel Aja Raposo ONCEren banatzaileak 61.842 zenbakidun hamar kupoi saldu ditu. Ia 21 urtean, bost sari nagusi eta sari txikiagoak ere banatu izan ditu AjakMiguel Angel Aja Raposo Markina-Xemeingo ONCEren banatzaileak zortea banatu du berriz ere...
Miguel Angel Aja Raposo ONCEren banatzaileak 61.842 zenbakidun hamar kupoi saldu ditu. Ia 21 urtean, bost sari nagusi eta sari txikiagoak ere banatu izan ditu Ajak
Miguel Angel Aja Raposo Markina-Xemeingo ONCEren banatzaileak zortea banatu du berriz ere Markina-Xemeinen. ONCEren 61.842 zenbakiko hamar kupoi saldu zituen herenegun, eta, guztira, 350.000 euro banatu ditu; kupoi bakoitzagaz 35.000 euro banatu ditu.Banatzailea «pozik» zegoen atzo. Kupoi gehienak Markina-Xemeinen saldu dituela azpimarratu du, eta zortedunen bat eskerrak ematera ere joan zitzaiola esan zuen.
Apirilean 21 urte egingo ditu Ajak banatzaile modura, eta herenegungoa ematen duen bosgarren sari nagusia izan da. «Herenegun gauean telebista ikusten nengoela eraman nuen ezustekoa. Emazteak haserre ere egin zidan, egin nuen garrasiagatik».
Sari nagusiez gain, 2015ean barikuko ONCEren 92.584 zenbakiaren 21 kupoi saldu zituen, eta 100.000 euroko sari bat eta 600 euroko 20 sari banatu zituen; guztira 112.000 euro banatu zituen.