2016/2017 ikasturteko azken Ezetz Jakin lehiaketako saria banatu dute gaur goizean Gernika-Lumoko Foru plazan. Astrak prestatutako galderak erantzun dituztenak 55 herritar izan dira oraingoan, eta horietatik 32 lagunek erantzun dituzte galdera guztiak ondo.
Ekaineko Ezetz Jakin saria
Sanchok galdera guztiak ondo erantzuteagatik Zallo Barri jatetxean bi lagunentzako jatordua jaso du sari legez. Berbalagunek jatetxe hori eta lehiaketan parte hartzen duten beste taberna eta jatetxeak eskertu ditu; “eurak barik ez litzatekelako posible izango lehiaketa antolatzea”.
Hurrengo lehiaketa azaroan egingo dutela jakitera eman du lehiaketaren antolatzaile den Berbalagunek.