Epaimahaiak aukeratutako bi kartel finalisten artean, herritarrek, euren botoekin,
Aketz Zubia bermeotarrak egindako Kikuke kartela aukeratu dute aurtengo jaiak iragartzeko. Bartzelonan bizi den bermeotarrak,
600 euroko saria jasoko du.
Aketz Zubia kartel irabazleagaz
Iaz “gogoagaz” geratu ostean, aurten
“oso pozik” dago berak egindako kartela aukeratu dutelako andramariak iragartzeko; iaz, finalisten artean geratu zen berak aukeztutako kartela.
Karteleko protagonista nagusia Xixili da, eta jaietaz gozatzeko gonbidapena egiten du. Dioenez, aurkeztu duen kartelagaz mezu “berri” bat zabaldu gura izan du:
“atentzioa ematen duen kartel horietako bat egin gura izan dut, orain artekoetatik
desberdina“. Aurten, Zubiak Mungiako San Pedro jaietako kartel lehiaketa ere irabazi du.
Herritarrek Gizarte eta Kultura Etxean ezarritako kutxan edota Internet bidez eman dituzte botoak; kutxakoek %70eko balioa eduki dute, eta, Internetekoek, berriz, %30.
Aurten bederatzi kartel aurkeztu dituzte lehiaketara.